Film proiekzioa Gaztelekuan eta Irrien Lagunak Aginagan larunbatean

Noaua Aldizkaria 2017ko abenduaren 29a

Haur eta gaztetxoei zuzenduta, gabon hauetarako antolatu diren ekitaldiek ez dute etenik. Gabonetako Haur Parkea itxi berritan, Hurbilagoren Askatasuna plazako izotz pistaz gozatzen segitzeko aukera eta bi hitzordu larunbatean; film proiekzioa Gaztelekuan DBH3koentzat eta Irrien Lagunak Aginagan! 

GABONETAKO HAUR ETA GAZTETXOENTZAKO AISIALDI EKIMENAK

Urtarrilaren 7ra arte

Izotz pista Askatasuna plazan. Sarrerak: 3 eurotan pistan bertan. 1,5 eurotan aurrez Hurbilago Elkartearen saltokietan.

Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.

-Abenduak 29: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Abenduak 30: 11:00-14:00 / 17:00-20:00 / 21:00-23:00.

-Abenduak 31: 12:00-14:00 / 18:00-20:00.

-Urtarrilak 1: 11:00-14:00 / 17:00-20:00.

-Urtarrilak 2: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Urtarrilak 3: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Urtarrilak 4: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Urtarrilak 5: 11:00-13:00 / 20:00-23:00.

-Urtarrilak 6: 11:00-14:00 / 17:00-20:00 / 21:00-23:00.

-Urtarrilak 7: 11:00-14:00 / 17:00-20:00.

Abenduak 30, larunbata

16:00 Film proiekzioa, krepak eta txokolate beroa Gaztelekuan, DBH3koentzat.

Antolatzailea: Gaztelekua.

17:30 Irrien lagunen ikuskizuna Aginagan: “Irrikula Makula Kriskitin Dzart”. Ondoren, txokolate jana.

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Urtarrilak 4, osteguna

16:00 Gaztelekutik Donostiara irteera, DBH4koentzat.

Antolatzailea: Gaztelekua.

17:00 “Txantxariak” kale ikuskizuna frontoian.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Urtarrilak 5, ostirala

11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen.

19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.

Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da.

Antolatzailea: Ziortza G.E.

Urtarrilak 7, igandea

17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.

Urtarrilak 8, astelehena

Oporren amaiera, klaseen hasiera ikastetxeetan.