Ernai Usurbilek antolatutako 3. Gazte Topaketak ostiral honetan amaituko dira bi hitzordurekin. Batetik, Usurbilgo gazte mugimenduaz hausnartzeko tartea hartuko dute, eta hiru egunotako ekimenok borobiltzeko preso ohiekin afari tertulia antolatu dute.
Presoez ari garela, sorterritik ia 600 kilometrora espetxeratuak segitzen duten Xua, Olatz eta Patxiri gutunak idazteko gonbita luzatzen dute. Hemen helbideak:
Olatz Lasagabaster Anza
Centro de Cumplimiento Valencia III (Madres)
Apartado 1.002
46.220 Picassent
Patxi Uranga Salbide
Centro de Cumplimiento Valencia III
Apartado 1.002
46.220 Picassent
3. GAZTE TOPAKETAK
Abenduak 29, ostirala
18:00 Mahai-ingurua Aitzagan: "Usurbilgo Gazte Mugimenduaren bilakaera. Itaya eta gero zer?".
21:00 Afari-tertulia herriko preso ohiekin Aitzagan eta eskutitz bidalketa Olatz, Patxi eta Xuari.
Antolatzailea: Usurbilgo Ernai.