Urtarrila abendua baino bareago dator, kultur ekitaldiei dagokionean

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 29a, 10:35

2018ari begirako lehen kultur agenda argitaratu berri du Usurbilgo Udalak. Egunotan jasoko duzue etxean. Abenduko eta bereziki asteotako ekitaldi mordoaren ostean, barealdia dator urtarrilean. Urtezahar gaueko parranda, edota Errege Kabalgata ospatu ostean, zenbait kirol hitzordu proposatzen dizkigute datorren hilabeteko "aldapa gora" leuntzen laguntzeko. 

Andatza M.K.T.-k urtarrilaren 14rako deitu du 2018ko lehen txangoa. Gipuzkoako Bira osatuko dute urte berrian zehar. Bira horretako lehen etapa egingo dute hilaren 14an; Usurbil-Zumaia artekoa. Urtarrilaren 28an ospatuko da bestalde, Irisasi BTT 2018 "Hotzak akabatzen...!" mendi bizikleta gainean burutu ohi den proba. 

Bi film

Sutegiko auditoriko butaketan eroso asko eseri eta zineaz gozatzeko bi hitzordu urtarrilean. Azaroaz geroztik abian diren eta martxora arte luzatuko diren bi zine zikloei lotutako proiekzioak datorren hilabetean; urtarrilaren 7an, haurrentzako zinema euskaraz; "Printze Txikia". Bestalde, oraingoan ohi baino astebete beranduago, Udarregi Ikastolako DBH4-ko gazteek ikasturte amaierako bidaiarako dirua biltzeko martxan duten zine zikloaren baitan, "Girlhood" proiektatuko dute urtarrilaren 26an. 

Hemen duzue, Usurbilgo Udalak plazaratu berri duen 2018ko urtarrileko kultur agenda osorik: