Urte berrirako irteeren egutegia diseinatua du jada Andatza M.K.T.-k. Besteak beste, Gipuzkoari bira eman asmo diote hurrengo hilabeteotan. Lehen etapa, urtarrilaren 14rako iragarri dute. Zumaiara oinez joateko gonbita luzatzen dute. Goizeko 08:00etarako finkatu dute Oiardo Kiroldegitik abiatzeko hitzordua. 29 kilometroko bidean zehar egingo da, norberak eraman beharko duen otordua. Itzulera trenez egingo da.
2018ko txangoen egutegia
-Urtarrilak 14: Gipuzkoako Birako lehen etapa, Usurbil-Zumaia.
-Otsailak 11: Gipuzkoako Birako bigarren etapa, Zumaia-Saturraran.
-Martxoak 11: Gipuzkoako Birako hirugarren etapa, Saturraran-Eibar.
-Apirilak 8: Gipuzkoako Birako laugarren etapa, Eibar-Udala (Arrasate).
-Maiatzak 6: Andatza Eguna.
-Maiatzak 12-13: Herri Urrats (egun bat edo biko irteera):
Egun batekoa: Ereñozu-Lesaka / Lesaka-Senpere.
Bi egunekoa: Lizuniaga-Senpere.
-Ekainak 10: Gipuzkoako Birako bosgarren etapa, Kanpazar (Arrasate)-Arlaban (Leintz Gatzaga).
-Uztailak 7-8: Errioxara irteera, 2 egun.
Uztailaren 7an: Valgañón-Posadas.
Uztailaren 8an: Cubilla-Pancorbo.
-Irailak 9: Gipuzkoako Birako seigarren etapa, Arlaban-Arantzazu.
-Urriak 12-13-14: 3 eguneko irteera Pirinioetara:
Urriaren 12an: Santa Ana-Foratón-Lizara.
Urriaren 13an: Lizara-Bisaurin-Candanchu.
Urriaren 14an: Candanchu-Aspe-Lizara.
-Azaroak 11: Otsondo-Bidarrai.
-Azaroak 22, 23, 25: Mendi Astea:
Azaroak 22, 23: proiekzioak Sutegin.
Azaroak 25: mendi irteera.
-Abenduak 16: Hernio mendian ibilaldia, goiz pasa. Alkiza-Asteasu.
Oharrak:
-Behin behineko egitaraua da, txangoak aldatu edo bertan behera gera daitezke. Irteerak burutuko direla egiaztatu behar da antolatzaileekin.
-Andatza M.K.K.-k antolaturiko mendi irteeretan parte hartzeko, ezinbestekoa da mendiko federatua izatea.
Informazio gehiago:
andatza@hotmail.com