2018an euskal preso eta iheslarien egoera konpontzea eskatu dute

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 31a, 12:44

2017a agurtzeko topa berezia deitu du Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak igande iluntzeko 20:00etan Dema plazan. 2018ari begira eskaera argi bat gauzatzea eskatu dute hitzorduan: preso eta iheslarien egoera konpontzea.

Bestalde, gogoan izan, urtero moduan, Sare herri mugimenduak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu duela urtarrilaren 13rako Bilbon. Hara joateko autobus zerbitzua antolatuko da Usurbilen. Aurrez eman beharko da izena, ohiko tokietan.

Datozen deialdiak

Abenduak 31, igandea

20:00 Urte berriari preso eta iheslarien egoera konpontzea eskatzeko topa berezia Dema plazan.

Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.

Urtarrilak 13, larunbata

17:30 “Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude” aldarripean, euskal presoak euskal herriratzea eskatzeko manifestazioa Bilboko Kasillatik. Mobilizazioarekin bat egin du Usurbilen Nahi Dituguk. Autobus zerbitzua izango da Usurbildik. Izen ematea aurrez, ohiko tokietan.

Antolatzailea: Sare mugimendua.

"Egia bide, askatasuna amets"

Euskal Herriaren askatasunaren alde bizitza eman duten herritarrak gogoan hartu zituzten bestalde bart frontoian, "Egia bide, askatasuna amets" ekitaldian. Garai desberdinetan, bandera eta ideologia ezberdinekin, Euskal Herriaren askatasunaren alde bizitza eman zuten usurbildarrak gogora ekarri zituzten, musika, errezitaldi eta dantza tartekatu zituen hitzorduan.