Urtezahar gauerdiko kanpai hotsak entzun eta minutu bakar batera ireki zuten, urtarrilaren 28rako antolatu duen mendi bizikleta martxan parte hartzeko izen ematea Irisasi BTT-k. Inskripzioa bideratuko duzun lehen 500 lagunen artean “sailkatzen” bazara adi; antolatzaileek iragarri dutenez, mallota jasoko baituzu opari.
Ia lau astez mantenduko dute zabalik izen ematea, urtarrilaren 26ra arte, kirolprobak.com atarian. Federatuek 18 euro ordaindu beharko dute, federatu gabeek 20 euro. Proba egunean bertan ere goizeko 8:45 arte izen emateko aukera izango da, 22 euroren truke. Bizikleta gaineko martxa, urtarrilaren 28an goizeko 09:00etan abiatuko da Mikel Laboa plazatik. Antolakuntzaren oharra: kirol ekimen honetan parte hartu nahi duten 16 urtetik beherakoak Irisasi BTT-koekin hartuemanetan jarri beharko dira, irisasibtt@gmail.com helbidera idatziz. Informazio gehiago, andatzamendizale.info atarian.