Noiz zer ordaindu jakiteko, 2018rako egutegi fiskala indarrean

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 2a, 10:15

Urte hasieratik indarrean dira jada, 2018rako zerga, tasa, prezio publiko, kontribuzio berezi eta zerga kudeaketaren ordenan­tza fiskalak. Epearen baitan, inork erreklamaziorik aurkeztu ez zuenez, behin betiko onartu zituen Usurbilgo Udalak urte amaieran.

Akats zuzenketak

Urriaren 31n hasieraz onartu zituen udalbatzak 2018rako zerga ordenantzok. Alegazio epea ireki zuten gero. Ordenantzak akats txiki batzuk zituela ohartu eta horiek zuzentzea onartu zuen udalbatzak gehiengo osoz (EHBildu eta PSE alde, EAJ abstentzioa) abenduaren 19an egin zuten osoko bilkuran. 

Egutegi fiskala

Ordenantza fiskalekin batera, 2018ko egutegi fiskala ere onartua du Usurbilgo Udalak. Hemen, noiz zer ordaindu beharko den abiatu berri dugun urte berrian:

-Urtarrilak 2-31: asteroko merkatuaren erabilpen-tasa (2017ko 4. hiruhilekoa).

-Otsailak 1-martxoak 15: ura, estolderia eta hondakinak (2017ko 4. hiruhilekoa).

-Martxoak 1-apirilak 16: trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga.

-Apirilak 3-30: asteroko merkatuaren erabilpen tasa (2018ko 1. hiruhilekoa).

-Maiatzak 2-ekainak 15: ura, estolderia eta hondakinak (2018ko 1. hiruhilekoa).

-Maiatzak 15-uztailak 2: ondasun higiezinen gaineko zerga.

-Uztailak 2-abuztuak 1: asteroko merkatuaren erabilpen-tasa (2018ko 2. hiruhilekoa).

-Abuztuak 1-irailak 17: ura, estolderia eta hondakinak (2018ko 2. hiruhilekoa).

-Irailak 3-urriak 1: espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa).

-Urriak 1-azaroak 12: ekonomi jarduera gaineko zerga.

-Urriak 1-31: asteroko merkatuaren erabilpen-tasa (2018ko 3. hiruhilekoa).

-Azaroak 2-abenduak 17: ura, estolderia eta hondakinak (2018ko 3. hiruhilekoa).

-Azaroak 2-30: bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa.

-Azaroak 2-30: emakida administratiboak.