Haur eta gaztetxoei zuzendutako gabonetako aisialdiko azken ekimenak egunotan

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 2a, 08:55

Gabonetako oporrez gozatzeko azken egunak dituzte haur eta gaztetxoek, urtarrilaren 8an ikasgeletara itzuli aurretik. Gogoan izan, Hurbilagoren izotz pistak zabalik segiko duela igandera arte Askatasuna plazan. Gaztelekuak antolaturiko azken ekintza egingo dute ostegunean, eta egun berean, "Txantxariak" kale ikuskizuna izango dugu frontoian. Erregeak ostiralean helduko dira, Ziortza Gazte Elkarteak antolaturiko kabalgatan. 

Eta igandean, haurrei zuzendutako zine zikloa euskaraz Sutegin, "Printze txikia" filmaren proiekzioa.

GABONETAKO HAUR ETA GAZTETXOENTZAKO AISIALDI EKIMENAK

Urtarrilaren 7ra arte

Izotz pista Askatasuna plazan. Sarrerak: 3 eurotan pistan bertan. 1,5 eurotan aurrez Hurbilago Elkartearen saltokietan.

Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.

-Urtarrilak 2: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Urtarrilak 3: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Urtarrilak 4: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Urtarrilak 5: 11:00-13:00 / 20:00-23:00.

-Urtarrilak 6: 11:00-14:00 / 17:00-20:00 / 21:00-23:00.

-Urtarrilak 7: 11:00-14:00 / 17:00-20:00.

Urtarrilak 4, osteguna

16:00 Gaztelekutik Donostiara irteera, DBH4koentzat.

Antolatzailea: Gaztelekua.

17:00 “Txantxariak” kale ikuskizuna frontoian.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Urtarrilak 5, ostirala

11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen.

19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.

Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da.

Antolatzailea: Ziortza G.E.

Urtarrilak 7, igandea

17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin: “Printze Txikia”.

Sarrera: 3 eurotan egunean bertan salgai Sutegin.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.

Urtarrilak 8, astelehena

Oporren amaiera, klaseen hasiera ikastetxeetan.