2018an ere, Espainiako eta erlijio ospakizunek baldintzaturiko jaien egutegia

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 2a, 09:16

Eusko Jaurlaritzak 2018rako jai egutegia onartu zuen urrian. Espainiako jai egutegiarekin bat eginez, guztira 12 festa egun finkatu dituzte urte berrirako Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. "2018. urtean, igandeez gain, lan-ondorioetarako baliogabe­tzat ­jotzen diren 12 egunen zerrenda onartu du", zioen urriaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak.  

2018an ere Espainiako eta erlijio ospakizunek baldintzaturiko jai egunak izango ditugu; hala nola, Eusko Jaurlaritzak berak izendaturiko "Jai Nazionala" (urriaren 12an) edota "Konstituzioaren Eguna" (abenduaren 6an).

Eta horrekin batera, udalerri bakoitzak tokiko beste bi jai egun izendatu ahalko ditu. Usurbilek jada erabakia du. Maiatza amaierako osoko bilkuran erabaki zuen uztailaren 2a izango dela berriz Usurbilgo jai eguna 2018an. Astelehenez egokituko da hurrengo urteko Santixabel Eguna. Iaz igandez egokitu zen. Horregatik, salbuespen moduan, usurbildarren jai eguna ekainaren 30era aurreratzea erabaki zuen Udalak 2016. urtean.

2018ko jai egunak

Hitzez hitz, honela zerrendatu du Eusko Jaurlaritzak 2018ko jai egunen zerrenda: 

-Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.

-Urtarrilaren 6a, Errege eguna.

-Mar­txo­aren 29a, Ostegun santua.

-Mar­txo­aren 30a, Ostiral santua.

-Apirilaren 2a, Pazko astelehena.

-Maia­tza­ren 1a, Lanaren jaia.

-Abuztuaren 15a, Birjinaren jasokundea.

-Urriaren 12a, Jai nazionala.

-Azaroaren 1a, Domusantu eguna.

-Abenduaren 6a, Konstituzioaren eguna.

-Abenduaren 8a, Sorkunde Garbia.

-Abenduaren 25a, Eguberri eguna.

Gipuzkoako udalerriek izango dituzten tokiko jai egunen zerrenda osoa esteka honetan duzue ikusgai: 2018ko jai egutegia

Usurbilgo ospakizunak eta aldarrikapen egunak

Udalerri mailara etorrita, bertako ospakizun egun nagusiak ere finkatuak daude jada: 

-Urtarrilak 19, ostirala: danborrada saioak ikastetxeetan, San Sebastian Egunaren bezperan.

-Otsailak 4, igandea: Santa Ageda bezpera.

-Otsailak 9, ostirala: inauteriak ikastetxeetan. 50. urtemugari lotutako inauterietako ikuskizuna Udarregi  Ikastolan.

-Otsailak 10, larunbata: Inauteri Festa Usurbilen.

-Martxoak 8, osteguna: Emakumeen Eguna.

-Apirilak 1, igandea: Aberri Eguna.

-Apirilak 21, larunbata: 6. Dantza Eguna.

-Apirilak 23, astelehena: Liburuaren Eguna.

-Maiatzak 1, asteartea: Langileen Eguna.

-Maiatzak 6, igandea: Andatza Eguna.

-Maiatzak 15, asteartea: San Ixidro.

-Maiatzak 20, igandea: Sagardo Eguna.

-Ekainak 9, larunbata: Ikastola Eguna.

-Ekainak 24, igandea: San Joan Eguna.

-Uztailak 2, astelehena: Santixabel Eguna.

-Uztailak 25, asteazkena: Santio Eguna (aurten lan eguna).

-Abuztuak 3, ostirala: San Esteban Eguna.

-Abuztuak 16, osteguna: San Roke Eguna.

-Urriak 4, osteguna: San Praixku Eguna.

-Azaroak 1, osteguna: Artisautza Azoka.

-Azaroak 22, osteguna: Santa Zezili.

-Azaroak 25: Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna eta Erle Eguna.

-Abenduak 3, astelehena: Euskararen Eguna.

-Abenduak 16, igandea: San Tomas Azoka.

-Abenduak 24, astelehena: eguberriak.

-Abenduak 26, asteazkena: San Esteban Txiki.

-Abenduak 31, astelehena: San Silvestre.