Abenduaren 24an Olentzero eta Mari Domingi eskuzabal portatu baziren, Hurbilago Elkartekoak ez dira atzean geratu urte amaiera honetan. 8. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa amaieran ospatu duten Gabonetako Zozketan opari mordoa banatu dute. Batetik, Saizar Sagardotegian dastatu ahal izango diren 4 afari zozketatu dituzte eta Hurbilago Elkarteko saltokietan xahutzeko 50 euroko 25 bale.
Gogoan izan, azken asteotan Hurbilagoko kide diren saltokietan erosketak egin, eta horien truke zozketarako txartelak jaso, txartelok zuen datu pertsonalekin bete eta dendetako kaxetan utzi dituzuenon artean egin da zozketa. Honez gain, opari gehiago ere banatu dituzte lasterketan parte hartu eta zozketa unean frontoian zirenen artean.
Saritu mordoa dago. Saizar Sagardotegiko afarien eta erosketa baleen zozketako sarituen zerrenda doakizue segidan. Jabetuko zaretenez, kasu batean baino gehiagotan izena bakarrik aipatzen da, sarituen zozketarako txarteletan abizenik ez dagoelako idatzia. Halere, Hurbilago Elkarteko kideak sarituokin guztiokin hartuemanetan jarriko dira hurrengo egunotan, sariaren berri emateko.
Zozketa honekin argi utzi du Hurbilagok; Usurbilen erosteak saria dakar!
HURBILAGOREN GABONETAKO ZOZKETA
4 AFARI SAIZAR SAGARDOTEGIAN
Sarituak:
Salbatore Arruti Aranburu
Martxelo Sanchez
Unai
Dioni
50 EUROKO 25 BALE
Sarituak:
Gastronomia
Agurtzane Solaberrieta
Txaro Utrera
Hodei Girado Irasuegi
Manuel Fernandez
Mila
Moda osagarriak
Karmele Salsamendi
Dora Marin Sarante
Ramon Kamino
Xoko
Edertasuna eta osasuna
Antton Aranburu
Bittor Olarra
Bego Izeta
Mari Karmen Matxain
Yvonne Janariz
Liburuak eta jostailuak
Maritxu
Juan Mari
Ilargi Harto
Etxeko artikuluak
Maribi Brel
Txaro
Juan Manuel Blanco
Janaria
Joxe Mari Irazusta
Ainara Beobide
Isabel
Oihana Delso Aizpurua
Sua Loiti