Gabonetako Eskubaloi Txapelketak izandako harrerarekin pozik Usurbil K.E.

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 31a, 11:26

Mirotz Ullateren omeneko infantilen arteko Gabonetako Eskubaloi Txapelketaren hamargarren edizioa ospatu zuten larunbatean egun osoz Oiardo Kiroldegian. Eskubaloi jokalari neska-mutil mordoa bildu zuen, jada klasikoan bihurtu den topaketa honetan: Usurbil K.E., Tolosa CF, Indupime Basauri, Amenabar ZKE, Anaitasuna, Hernani ET, Aiala ZKE eta Anaitasuna klubeko kideak.

Bisitariak eta etxekoak pozik eta gustura aritu ziren, erakustaldi ederrak egin zituzten egun osoz eta merezitako sariekin borobildu zuten jardunaldia. Antolatzaileak ere pozik: "Egun bikaina izan zen atzokoa, infantil mailako txapelketa bikaina ospatu baitzen Oiardo Kiroldegian. Mila esker parte hartzaile guztiei!!".

Zozketa

Gabonetako Eskubaloi Txapelketaren amaieran egin zuen Usurbil Kirol Elkarteak urte garai honetan egin ohi duen zozketa berezia. Hiru sari zeuden jokoan. Adi beraz ondoko zenbaki hauei. Sarituek sariak jasotzeko 15 eguneko epea dutela ohartarazten du Usurbil Kirol Elkarteak:

1. saria, mariskada eder bat: 1.764.

2. saria, gabonetako otar bat: 1.829.

3. saria, arkume bat: 1.006.