Dj Aros gautxorientzat 01:00ean hasita, aurten frontoian

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 31a, 19:48

Gauerdi osterako, batek baino gehiagok plana egina izango du. Usurbilen musika giroan emango zaio ongi etorria 2018ari. Azken urteon antzera, DJ Aros, Xabi Arostegi musika jartzailearekin. Usurbilgo Udalak antolaturiko saioa aurten frontoian izango da, ez Askatasuna plazan. Dakizuenez, Hurbilagoren izotz pista baitago aurten Askatasuna plazan.

Urtezahar gaueko parrandan murgildu asmo duten gautxoriek badute beraz non dantzatu eta primeran pasatzeko gunea: gaur goizaldeko 01:00etan hasita frontoian. Dj Aros emanaldirako prest da. Ikusi bestela, bere Facebook-eko orrialdean zabaldu duen ondoko argazkia. Frontoira hurbiltzen diren lehen gautxorientzako opariak iragarri ditu. "Usurbil 2018" dioten parrandarako txapela eta guzti dator aurtengoan. "Iepa! Iepa! Iepa! Iepa! Usurbil 2018rako prest, Aros DJ. Sekulako giroa jartzeko herritarroi. Etortzen diren lehenengoentzako oparia! Zer ote da?"

Irudia: Xabi Arostegi.