"Txantxariak" kale ikuskizuna 17:00etan frontoian

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 4a, 09:30

Haur eta gaztetxoek amaitzear dituzten opor hauetarako antolatu diren azken ekintzak egunotan. Ostegun honetan, "Txantxariak" kale ikuskizuna antolatu du Usurbilgo Udalak 17:00etan frontoian.

"Jolasa bizitzen ikasteko erarik atseginena dela sinisten dugu. Jolasen bidez gure buruari helburuak jartzen ikasten dugu. Jolasa, pertsonen arteko harremanak errazteko edo olioztatzeko modua ere bada, taldeak osatu eta trinkotzekoa, lagundu eta lagundua izatekoa. Jolasa, haur eta gurasoen arteko loturak estutzeko bidea da, haurrek eta gurasoek bizitzaren alderdirik atseginenez elkarrekin gozatzeko bitartekoa. Txantxarien bidez, familian eta lagunartean ia ahaztuta ditugun jolas horiek gogora ekarriko ditugu, baita ezagutzen ez ditugun jolasak ikasi ere. Zuzeneko musika lagun, adin tarte desberdinetako haurrak eta familiak elkarrekin gozatzea eta jolastea lortu nahi da egitasmo honetan. Animazio, esku, korro jolasak tartekatuz aisialdi une gozo eta atsegina partekatzeko egitasmoa da".

GABONETAKO HAUR ETA GAZTETXOENTZAKO AISIALDI EKIMENAK

Urtarrilaren 7ra arte

Izotz pista Askatasuna plazan. Sarrerak: 3 eurotan pistan bertan. 1,5 eurotan aurrez Hurbilago Elkartearen saltokietan.

Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.

-Urtarrilak 4: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Urtarrilak 5: 11:00-13:00 / 20:00-23:00.

-Urtarrilak 6: 11:00-14:00 / 17:00-20:00 / 21:00-23:00.

-Urtarrilak 7: 11:00-14:00 / 17:00-20:00.

Urtarrilak 4, osteguna

16:00 Gaztelekutik Donostiara irteera, DBH4koentzat.

Antolatzailea: Gaztelekua.

17:00 “Txantxariak” kale ikuskizuna frontoian.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Urtarrilak 5, ostirala

11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen.

19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.

Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da.

Antolatzailea: Ziortza G.E.

Urtarrilak 7, igandea

17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin: “Printze Txikia”.

Sarrera: 3 eurotan egunean bertan salgai Sutegin.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.

Urtarrilak 8, astelehena

Oporren amaiera, klaseen hasiera ikastetxeetan.