Nafartarrak: "Mila esker bai Usurbilgo eta inguruetako herrietako erosleok"

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 4a, 10:52

Nafartarrak taldekoak azaroan hasi ziren Eperra Ikastolaren aldeko kanpaina sustatzen. Eta ohi bezala, Santomas Azokan amaitu zen diru-bilketa kanpaina, Zuberoako produktuez osaturiko saskien banaketarekin. Nafartarrek aditzera eman dutenez, Zuberoako Eperra Ikastolako ordezkari moduan gerturatu ziren gurasoak "pozik etxeratu ziren".

 

10.500 euroko bilketa

Badira urte batzuk Zuberoako produktuez osatuta saskiak saltzen hasi zirenetik. "Aurtengoan 10.500 euroko salmeta eskuratu dugu. Beraz, mila esker Usurbilgo eta inguruetako herrietako erosleok". Saskietako produktuen ekoizleak halaber, Eperra Ikastola urteetan sostengatu izan duten edo sostengatzen duten pertsonak dira.