Erregeen aurretik, postaria goizean frontoian gutunak biltzen

Noaua Aldizkaria 2018ko urtarrilaren 5a

Ostiral arratsalde honetan helduko dira erregeak Usurbila. Aurrez ordea, ohiko moduan, erregeen postaria izango da goizeko 11:00etatik aurrera frontoian, haurren eskari eta gutunak biltzen:

Urtarrilak 5, ostirala

11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen.

19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.

Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da.

Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.