Futbol neurketak asteburuan Haranen

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 5a, 09:00

Urte berriko lehen neurketak asteburuan jokatuko dituzte usurbildar futbolariek. Haietako 3 taldek etxean jokatuko dute, Haranen. Hiru neurketa izango ditugu Kalezarko futbol zelaian, gaur hasi eta igandera arte:

FUTBOLA HARANEN

Urtarrilak 5, ostirala

09:00 Infantil neskak: Usurbil F.T.-S.A.N.S.E.

Urtarrilak 6, larunbata

11:15 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Astigarragako Mundarro FKE

Urtarrilak 7, igandea

16:00 Erregional mutilak: Usurbil F.T.-Getariako Keta F.T.

4. Gabonetako Futbol Txapelketa

Taldekako argazkiak eta parte hartzaile guztien irudi orokorra aterata abiatu zuten abenduaren 23an Haranen, Usurbil F.T.-k antolaturiko 4. Gabonetako Futbol Txapelketa. Etxekoekin batera, beste zazpi talde aritu ziren futbolaz gozatzen: Orioko F.T., Billabona K.E., Beti Ona, Allerru, Mutriku, Baztan eta Urnieta. 

Gabonetako Zozketa

Txapelketaren baitan, urte garai honetarako antolatu ohi duen errifen zozketa egin zuen Usurbil F.T.-k. Euro bateko boletoak erostearen truke, hiru sari eder irabazteko aukera zegoen. Honatx zenbaki sarituak:

-Marije arropa dendan xahutzeko bono bat: 0147.

-Gabonetako saskia: 2.289.

-2 lagunentzako bazkaria Saizar jatetxean: 4.467.