"Printze Txikia", haurrentzako zinea igandean

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 5a, 08:00

Azarotik martxora antolaturiko euskarazko zine zikloaren baitan, 2018ko lehen zine proiekzioa euskaraz haurrentzat, igande honetan, urtarrilaren 7an. Arratsaldeko 17:00etan hasita, Usurbilgo Udalaren eta Ziortza G.E.-ren eskutik, "Printze Txikia". 

"Neskatxa baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa da. Bere amak helduen munduan bizi dadin prestatzen ari den neskatxa eta bihotz oneko adineko pilotu bitxia protagonista dituen kontakizuna. Pilotuak bere lagun berriari edozer gerta litekeen aparteko mundua erakutsiko dio. Printze Txikiari esker berak aspaldi ezagutu zuen unibertso hori; horrela hasiko da Printze Txikiaren unibertsoan barneratuko duen neskatxaren bidaia. Zirraraz betetako bidaia magikoa, haurtzarora itzuliko duena, giza harremanak garrantzitsuak direla ulertzera eramango du. Bihotzak ongiaren bidea erakusten duela ulertuko du, izan ere, funtsezkoa dena begien bidez ikusezina bilakatzen da".

Zuzendaria: Mark Osborne Gidoia: Irena Brignull Musika: Richard Harvey, Hans Zimmer Generoa: Animazioa Herrialdea: Frantzia Urtea: 2015 Iraupena: 106´

Eguna: urtarrilak 7, igandea.

Ordua: 17:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Sarrera: 3 eurotan egunean bertan salgai Sutegin.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.

https://youtu.be/tg-lnO6Z-ms

Ostiraletako zinea, astebete beranduago

Ikasturte amaierako bidaiako gastuei aurre egiteko Udarregi Ikastolako DBH4-ko ikasleek azarotik martxora abian duten "ostiraletako zinea" zikloaren baitan, hurrengo proiekzioa hilaren 26an, ohi baino astebete beranduago. "Girlhood" filma eskainiko dute. Ohi bezala, jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin:

Eguna: urtarrilak 26, ostirala.

Ordua: 19:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Sinopsia: "Marieme familia-inguruneak, kale itsu batera daraman eskola-ibilbideak eta auzoko mutilen legeak zapalduta bizi da, baina hiru neska askatasunzale ezagutzean, bizimodu berri bat hasiko du. Izena eta janzkera aldatu eta ikastetxea utziko du bandan onar dezaten, askatasunerako bidea izango den itxaropenarekin".

Sarrerak: egunean bertan 2 €.

Jatorrizko hizkuntza: frantsesa.

Azpitituluak: Euskaraz.

Iraupena: 112 min.

Urtea: 2014. 

Gaia: Parisko auzo pobreetan gaztea, emakumea eta beltza izatearen patua.

Antolatzailea: Udarregi Ikastolako DBH4-ko gazteak.

Laguntzailea: Usurbilgo Udala.