Erregeek bidean behar dute honez gero, ostiral arratsalde honetan egingo zaie harrera frontoian. Aurretik ohi bezala, postariak heldu dira frontoira haurren gutunak biltzera. Goizeko 11:00ak pasatxotik etxeko txikienen gurariak biltzen dabiltza pilotalekuan. Jende ilara luzea osatu da lehen unetik. Haur batek baino gehiagok eskuan zeraman erregeentzako gutuna, guztia prest dute jada, bihar jaiki eta ezustekoren bat jasotzeko.
Urtarrilak 5, ostirala
11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen.
19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.
Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da.
Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.