Tren ordutegi berria, urtarrilaren 8tik aurrera

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 5a, 08:26

Jai egunon osterako aldaketak iragarri ditu Euskotrenek tren zerbitzuetan. Ordutegi berria estreinatuko du datorren astelehenetik, urtarrilaren 8tik aurrera.

Inguru honi dagokionez, bi aldaketa nagusi aipatzen ditu Euskotrenek. Batetik, Bilbo eta Donostia lotzen duen linean, "22:44an Debatik Amarara abiatzen zen zerbitzua desagertu egingo da, eta azkenengoa 21:44koa izango da. Amaratik Debara irtengo den azken trena 20:50ekoa izango da, 21:50ekoa Zumaiaraino baino ez baita helduko".

Lasarte-Hendaia arteko zerbitzuari dagokionez, "lanegunetan handitu egingo da trenen maiztasuna Lasarte – Irun tartean. 15 minutuz behingo zerbitzua eskainiko da bi noranzkoetan jardunaldi osoan, 30 minutuz behin zirkulatuko duten azkenengo trenen kasuan izan ezik. Larunbat goizetan trenek 30 minutuz behin zirkulatuko dute, eta arratsaldetan 15 minutuz behin".

E1_Matiko_Amara

E1_Amara_Matiko

E2_Lasarte_Hendaia

E2_Hendaia Lasarte

Informazio gehiago:

euskotren.eus

944 333 333

Euskotrenen app ofiziala

Twitter: https://twitter.com/euskotrenEJGV