Urtarrilaren lehenean, goizeko 4:15ak aldera jaio zen Ander Aranburu Agudo usurbildarra. Hain egun eta ordu seinalatuan jaiotzeagatik, AGIPAN elkarteak urte osorako ogia oparituko die Anderren etxekoei. Bitxiena zera da: Anderren ama, Nerea Agudo, okindegi bateko langile dela. Hala ere, pozarren hartu du albistea. Hauek izan dira idatziz egin dizkigun adierazpenak.
NOAUA! AGIPAN elkartearen kanpainak xede hau du: ogiak elikaduran duen garrantziaz ohartaraztea. Nola hartu duzue albistea?
Nerea Agudo. Ospitalean eman ziguten albistea. Emagin batek AGIPANeko kide batekin jarri gintuen harremanetan. Urte osoan zehar, egunean bi ogi emango dizkigute.
Non jasoko duzue ogia?
Nerea Agudo. Adostasun batera batera iritsi gara eta Usurbilgo Alperroburun dagoen Labe-Goxon jasotzea ditugu.
Bitxikeria moduan, zu okindegi bateko langilea zara. Nola hartu duzue albistea?
Nerea Agudo. Ez dakizu zer nolako zalaparta sortu duen albisteak. Hamasei urte daramatzat okindegietan lanean, pentsa! Nire lankide izandako guztiek idatzi didate. Bitxia benetan, bai.
Ogizaleak al zarete etxean?
Nerea Agudo. Etxean oso ogizelak gara, bai.