Ordutegi berria estreinatuko du Euskotrenek astelehen honetatik, urtarrilaren 8tik aurrera.
Inguru honi dagokionez, bi aldaketa nagusi aipatzen ditu Euskotrenek. Batetik, Bilbo eta Donostia lotzen duen linean, "22:44an Debatik Amarara abiatzen zen zerbitzua desagertu egingo da, eta azkenengoa 21:44koa izango da. Amaratik Debara irtengo den azken trena 20:50ekoa izango da, 21:50ekoa Zumaiaraino baino ez baita helduko".
Lasarte-Hendaia arteko zerbitzuari dagokionez, "lanegunetan handitu egingo da trenen maiztasuna Lasarte – Irun tartean. 15 minutuz behingo zerbitzua eskainiko da bi noranzkoetan jardunaldi osoan, 30 minutuz behin zirkulatuko duten azkenengo trenen kasuan izan ezik. Larunbat goizetan trenek 30 minutuz behin zirkulatuko dute, eta arratsaldetan 15 minutuz behin".
Informazio gehiago:
euskotren.eus
944 333 333
Euskotrenen app ofiziala
Twitter: https://twitter.com/euskotrenEJGV