Erregeak Usurbilen: "Elkarrekin partekatuz opari guztiak guztiongana iristea da gure nahia"

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 5a, 21:24

Usurbila heltzeko bidaia luze bezain gogorra egin dute, baina haien lan egun partikularra hasi baino ez dute egin. Gau luzea dute aurretik, gau euritsu eta hotza. Euri tanta artean heldu dira hain zuzen aurtengoan Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak frontoira, antortxero eta txistularien atzetik. Harrera beroa egin diete bertaraturikoek eta eskuzabal portatu da hirukotea. Frontoia euriaren babesleku izan arren, bestelako zaparrada bizi izan baita; erregeek jaurtitako gozokiena. 

Aurretik, haurren gutunak jaso dituztela aditzera eman, gaur gauean oparien banaketa egingo dutela iragarri, horretarako usurbildarren etxeetan jan edana uzteko eskatu eta bihar esnatzean jasotako opariak partekatzeko deia egin dute urtero irakurri ohi duten mezuan. Horren ostean, etxeko txikienek erregeekin egoteko aukera izan dute. Jende ilara luzeak izan dira.

ERREGEEN MEZUA

Haurtxo, gazte, amatxo, aitatxo, aiton eta amona, arratsalde on! Aurten ere bidaia luzea eginda iritsi gara. Bidaia luzea, gogorra izan da. Desertua, mendiak, haranak, ibai eta errekak pasata hemen gaituzue, urteroko zita honi ezin uko egin. 

Postariak ekarri dizkigu zuen maitasun guztiz idatzitako gutunak. Zenbat eskaera aizue! Saiatuko gara guztientzako opariak izaten, baina badakizue ezingo ditugula guztien nahiak guztiz bete. Elkarrekin partekatuz opari guztiak guztiongana iristea da gure nahia, eta gainera, elkarrekin partekatuz opariak are ederreago direla uste dugu.

Bidaia luzea eginda, guk gure lanak eginda beti bezala. Eta zuek ondo portatu al zarete? Eta gurasoak? Gaurko gau honetan badakizue opariak jasotzeko aukera izango duzuela baina goiz oheratu beharko duzue. Eta guretzako esne beroa, eztia eskertuko da gaurko gau honetan, hotza egiten du eta. Pentsatu baita gure zaldiengan. Egingo duzue? 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA