Tabernari bat atxilotu dute droga trafikoagatik

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 8a, 10:43

Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuen urtarrilaren 5ean Usurbilen. Bere ardurapean duen tabernan drogarekin trafikatzea egozten diote. Ertzaintzak ohar bidez jakitera eman duenez, duela hainbat aste “herritarren laguntzari esker” jakin zuten aipatu taberna honetan drogarekin trafikatzen ari zirela eta joan den ostiralean miatu zuten edaritegia. 8 pertsona identifikatu zituen, tartean arduraduna. Miaketetan hainbat plastikozko poltsa aurkitu zituen Ertzaintzak. “Poltsetan ia 150 gramo speed, 10 gramo kokaina, 170 gramo haxix, sei LSD dosi, bi alanbre-biribilki, lau doitasun balantza, 435 euro, segur aski droga salmentakoak, eta dosiak prestatzeko hainbat poltsatxo zeuden”, Ertzaintzak zehaztu duenez.

Irudia: ertzaintza.eus