"Motxiladun umeek #U13Bilbo ra dei egin dute eta bereziki herritarrak 12:30etan Porrotxekin kartzelan amarekin diren Xua, Haitz eta Izarrentzat argazkia ateratzera Areatzara gerturatzera animatu dituzte". Hortxe asteburuan sare sozialetan irakurri ahal izan dugun deialdia. Deialdi honi lotuta, Sarek motxiladun umeen inguruko ondoko bideoa kaleratu dute.
Gogoan izan, Valentziako Picassent espetxean dago Xua gurasoekin, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga presoekin. Hilabete honetan urtea beteko du Xuak. Aipatu moduan, bere egoera berean, amarekin espetxean diren Izar eta Haitz haurrei, eta Xuari berari helaraziko zaion argazkia ateratzeko deia egin dute larunbatean Bilbon Porrotxekin, eguerdiko 12:30etan Areatzan.
Sare mugimenduak deituta, "Prest gaude" aldarripean arratsaldeko 17:30etarako Kasillatik abiatuko den euskal presoak euskal herriratzea eskatzeko manifestazioaren aurretik izango da hitzordu hau. Manifestazio honen harira autobus zerbitzua antolatu da Usurbilen. Izena ohi bezala, aurrez eman beharko da ohiko tokietan. Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak eta Ernai Usurbilek bat egin dute jada urtarrilaren 13ko mobilizazioarekin.
Urtarrilak 13, larunbata
12:30 Espetxean amarekin diren Xua, Haitz eta Izarrentzat Porrotxekin argazkia ateratzeko deialdia Bilboko Areatzan.
17:30 Manifestazioa Bilboko Kasillatik “Prest gaude” aldarripean.
Oharra: Bilbora joateko autobus zerbitzua antolatu da Usurbildik. Izen ematea aurrez, ohiko tokietan.
Informazio gehiago: sare.eus
Antolatzailea: Sare.