Usurbil-Zumaia ibilaldia igandean, Andatza M.K.T.-k antolaturiko Gipuzkoako Bira abiatzeko

Noaua Aldizkaria 2018ko urtarrilaren 9a

Ondoko irudietako belaunaldi ezberdinetako herritarrek Andatza gainean hasi zuten 2018a. Beste hainbat lekutan bezala, mendi txangoa eginez estreinatu zuten urte berria, Andatza M.K.T.-koen irudiotan ikus daitekeenez. Hotz bazen ere, giro ederrean bildu ziren irudiotarako, trikitilari eta guzti.

Urte berrirako irteeren egutegia diseinatua du jada Andatza M.K.T.-k. Besteak beste, Gipuzkoari bira eman asmo diote hurrengo hilabeteotan. Lehen etapa, igande honetarako, urtarrilaren 14rako iragarri dute. Zumaiara oinez joateko gonbita luzatzen dute. Goizeko 08:00etarako finkatu dute Oiardo Kiroldegitik abiatzeko hitzordua. 29 kilometroko bidean zehar egingo da, norberak eraman beharko duen otordua. Itzulera trenez egingo da.

Irudiak: Andatza M.K.T.

2018ko txangoen egutegia

-Urtarrilak 14: Gipuzkoako Birako lehen etapa, Usurbil-Zumaia.

-Otsailak 11: Gipuzkoako Birako bigarren etapa, Zumaia-Saturraran.

-Martxoak 11: Gipuzkoako Birako hirugarren etapa, Saturraran-Eibar.

-Apirilak 8: Gipuzkoako Birako laugarren etapa, Eibar-Udala (Arrasate).

-Maiatzak 6: Andatza Eguna.

-Maiatzak 12-13: Herri Urrats (egun bat edo biko irteera):

Egun batekoa: Ereñozu-Lesaka / Lesaka-Senpere.

Bi egunekoa: Lizuniaga-Senpere.

-Ekainak 10: Gipuzkoako Birako bosgarren etapa, Kanpazar (Arrasate)-Arlaban (Leintz Gatzaga).

-Uztailak 7-8: Errioxara irteera, 2 egun.

Uztailaren 7an: Valgañón-Posadas.

Uztailaren 8an: Cubilla-Pancorbo.

-Irailak 9: Gipuzkoako Birako seigarren etapa, Arlaban-Arantzazu.

-Urriak 12-13-14: 3 eguneko irteera Pirinioetara:

Urriaren 12an: Santa Ana-Foratón-Lizara.

Urriaren 13an: Lizara-Bisaurin-Candanchu.

Urriaren 14an: Candanchu-Aspe-Lizara.

-Azaroak 11: Otsondo-Bidarrai.

-Azaroak 22, 23, 25: Mendi Astea:

Azaroak 22, 23: proiekzioak Sutegin.

Azaroak 25: mendi irteera.

-Abenduak 16: Hernio mendian ibilaldia, goiz pasa. Alkiza-Asteasu.

Oharrak:

-Behin behineko egitaraua da, txangoak aldatu edo bertan behera gera daitezke. Irteerak burutuko direla egiaztatu behar da antolatzaileekin.

-Andatza M.K.K.-k antolaturiko mendi irteeretan parte hartzeko, ezinbestekoa da mendiko federatua izatea.

Informazio gehiago:

andatza@hotmail.com

andatzamendizale.info