Emaitza bikainekin itzuli dira, Galizako Espainiako Txapelketan parte hartu duten Usurbil K.E.-ren 4 jokalariak

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 9a, 11:21

Urtarrilaren 2tik 7ra Galizan, Vigon eta Pontevedran antolaturiko lurraldekako selekzioen arteko Espainiako Eskubaloi Txapelketan parte hartu zuten Usurbil Kirol Elkarteko lau jokalarik, Euskadiko selekzioarekin. Emaitza ezinhobeak izan dituzte. Infantil nesketan Udane Makazaga laugarren postuan sailkatu da. Hirugarrenean, kadete mutiletan Eneko Furundarena. Eta lehen postuan amaitu dute, infantil mutiletan Ekaitz Ibargoienek eta jubenil mutiletan Julen Nazabalek. Zorionak! 

Argazkia: Usurbil K.E.

Mirotzen omenezko txapelketa, eskubaloi festa handia

Mirotz Ullateren omeneko infantilen arteko Gabonetako Eskubaloi Txapelketaren hamargarren edizioa ospatu zuten abenduaren 30ean egun osoz Oiardo Kiroldegian. Eskubaloi jokalari neska-mutil mordoa bildu zuen, jada klasikoan bihurtu den topaketa honetan: Usurbil K.E., Tolosa CF, Indupime Basauri, Amenabar ZKE, Anaitasuna, Hernani ET, Aiala ZKE eta Anaitasuna klubeko kideak.

Bisitariak eta etxekoak pozik eta gustura aritu ziren, erakustaldi ederrak egin zituzten egun osoz eta merezitako sariekin borobildu zuten jardunaldia. Antolatzaileak ere pozik: "Egun bikaina izan zen, infantil mailako txapelketa bikaina ospatu baitzen Oiardo Kiroldegian. Mila esker parte hartzaile guztiei!!", zioten Usurbil K.E.-tik.

Sailkapenak

Mutilak

1-Amenabar ZKE

2-Usurbil K.E.

3-Anaitasuna

4-Indupime Basauri

5-Tolosa CF

6-Hernani ET

Atezain onena: Oier Iruretagoiena (Amenabar ZKE)

Jokalari onena: Sergio Martinez (Usurbil K.E.)

Neskak

1-Indupime Basauri.

2-Hernani ET

3-Aiala ZKE

4-Tolosa CF

5-Usurbil K.E.

6-Anaitasuna

Atezain onena: Uxue Cedrún (Indupime Basauri)

Jokalari onena: Janire Herrero (Indupime Basauri)

Zozketa

Gabonetako Eskubaloi Txapelketaren amaieran egin zuen Usurbil Kirol Elkarteak urte garai honetan egin ohi duen zozketa berezia. Hiru sari zeuden jokoan. Sarituek sariak jasotzeko 15 eguneko epea dute:

1. saria, mariskada eder bat: 1.764.

2. saria, gabonetako otar bat: 1.829.

3. saria, arkume bat: 1.006.

Bruño etxekoen mariskada eder bat ere zozketatu zuten baita. 1.949 izan zen zenbaki saritua.