Abisu horian gaude astearte eguerdiko 12:00etatik iluntzeko 21:00ak arte, haizeagatik. "Hego-mendebaldeko haize boladak 100 km/h ingurukoak izango dira mendi inguruetan, bereziki mendebaldean. Kostaldean hego-mendebaldeko haize-boladak 60-80 km/h ingurukoak izango dira", iragarri du Euskalmet meteorologia agentziak. Asteazkenetik aurrera eguraldiak okerrera egingo omen du. Ostegun goizean, 500 metrotan ere zuritu dezake. Ekaitz giroa espero da etzirako.
EGUNOTARAKO IRAGARPENA
Urtarrilak 9, asteartea
"Giro nahasia; hego haizea, giroa ilunduz joango da eta egunaren bigarren zatian prezipitazio apur bat. Hodeien babesik gabe, hotz galanta egingo du goizean goiz eta barnealdeko txoko askotan zeropeko balioekin argituko du egunak. Goizak aurrera egin ahala, mendebaldetik hodeiak sartuz joango dira eta eguerdi alderako zerua ia erabat estalia agertuko da. Egunaren bigarren partean euri apur bat egingo du, batez ere barnealdean; arratsalde-gauean elur-kota 800 m inguruan kokatuko da Araba ekialdean eta Nafarroan. Hego-mendebaldetik joko du haizeak, boladaka gogor joko du eta enbarazu egingo du".
Urtarrilak 10, asteazkena
"Haize zakarra eta iluntzetik aurrera elur-mailak behera egingo du. Goizean hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira eta hegoaldeko haize biziarekin, tenperatura bizpahiru gradu gorago kokatuko da; egunsentia ez da hain hotza izango da eta maximoak 10-14 ºC artean kokatuko dira. Alabaina, arratsaldean egoera aldatu egingo da. Hego-mendebaldeko haizea are gehiago zakartuko da eta han-hemenka prezipitazio txikiak espero dira. Gerora, haizea mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da, bolada oso gogorrekin, eta prezipitazioak ugaritu eta indartu egingo dira. Gaineratuko zaigun frontearen atzetik, aire hotza sartuko da eta elurra gero eta maila baxuagoan egingo du; eguna amaitzerako elur-kota 700-800 m-ra kokatuko da".
Urtarrilak 11, osteguna
"Negu beteko giroa. Elur-kota 500-700 m artean kokatuko da eta etengabe prezipitatuko du, batez ere kantauri isurialdean; egunaren amaieran atertzera egingo du. Baliteke ekaitzak jo eta txingorra botatzea. Ipar-mendebaldeko haizea indartsu ibiliko da, batez ere goizaldean eta goizean goiz. Nabarmen hoztuko du".