Mendi bizikleta gaineko proba ospatzeko bi aste eta erdi falta diren arren, jada 157 lagunek izena emana zuten asteazken goiz honetarako, urtarrilaren 28an ospatuko den Irisasi BTT "Hotzak Akabatzen" proban. Hilabeteko azken igande horretan irtengo direnen artean hainbat herritarrek ere parte hartuko dute. Jada, hogeitik gora usurbildar daude izena emanda.
Inskripzioak bideratzeko, sartu kirolprobak.com atarian. Lehen 500 partaideek maillot bana jasoko dute opari.
Irisasi BTT "Hotzak akabatzen" 2018
Eguna: urtarrilak 28, igandea.
Ordua: 09:00.
Tokia: Mikel Laboa plaza.
Zehaztasunak: urtarrilaren 28an (09:00etan Mikel Laboa plazatik) ospatuko den Irisasi BTT "Hotzak akabatzen!" probarako izen ematea urtarrilaren 1ean irekiko dute. Aurtengoan, "Mailot bat opari izena ematen duten lehendabiziko 500 partaideentzat. Probaren egunean ere izena emateko aukera izango duzu (8:45 baino lehen) eta 25€ko prezioa izango du, federatu zein federatu gabeentzat. Parte hartu nahi duten 16 urtetik beherakoak jarri beharko dira harremanetan antolatzaileekin irisasibtt@gmail.com postaren bidez".
Izen ematea: urtarrilaren 1etik 26ra, kirolprobak.com atarian. Federatuek 18 euro; federatu gabeek 20 euro.
Informazio gehiago:
Antolatzailea: Irisasi BTT.
Babeslea: Usurbilgo Udala.