Usurbilen Nahi Ditugu eta Ernai Usurbil bilguneek bat egin dute, larunbateko Bilboko manifestazioarekin

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 10a, 13:28

"Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude. Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea" aldarripean, Sare mugimenduak larunbaterako, urtarrilak 13, Bilbon (17:30etan Kasillatik) deitu duen manifestazioarekin bat egingo dute milaka herritarrek. Mobilizazioari atxikimendua adierazten ari zaie baita eremu ezberdinetako eragileak. Usurbilen, euskal presoen eta haien senideen eskubideen alde lanean diharduean Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak eta Ernai Usurbilek bat egin dute Bizkaiko hiriburuko mobilizazioarekin.

"Motxilak zama izateari utz diezaioten, mendekuzko kilometroak lurperatu ditzagun. Preso, iheslari eta deportatu politikorik gabeko Euskal Herria eraikitzeko, argia da gure konpromisoa: urtarrilaren 13an gazteok Bilbora!", deitu dituzte herritarrak Ernai Usurbil gazteen bilgunetik.

Manifestazio honen harira autobus zerbitzua antolatu da Usurbilen. Izena ohi bezala, aurrez eman beharko da ohiko tokietan. 

https://twitter.com/UrHanditan/status/951035525045129217

Xuarentzako Porrotxekin argazkia ateratzea eta manifestazioa, larunbatean Bilbon

Aurtengoan, motxiladun umeen, hau da, gurasoa(k) espetxean d(it)u(z)ten haurren errelitatea ezagutarazteko ahalegin berezia egiten ari da Sare mugimendua aurtengoan. Hunkidura eragin duen gai honi buruzko dokumentala eskaini zuen bart ETB-ren "Ur handitan" saioak.

Motxiladun humea izan zituen protagonistas. Haien ahotsetik ezagutu ahal izan zen, 18 urtetik beherako ehun haur eta gaztetxo baino gehiagok bizi duten bidegabekeria. Larunbaterako Sarek Bilbon deitu duen manifestazioaren aurretik, deialdi berezi bat ere gin dute motxiladun umeek. 

"Motxiladun umeek ra dei egin dute eta bereziki herritarrak 12:30etan Porrotxekin kartzelan amarekin diren Xua, Haitz eta Izarrentzat argazkia ateratzera Areatzara gerturatzera animatu dituzte". 

Gogoan izan, Valentziako Picassent espetxean dago Xua gurasoekin, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga presoekin. Hilaren 19an urtea beteko du Xuak. Aipatu moduan, bere egoera berean, amarekin espetxean diren Izar eta Haitz haurrei, eta Xuari berari helaraziko zaion argazkian ateratzeko deia egin dute larunbatean Bilbon Porrotxekin, eguerdiko 12:30etan Areatzan.

Urtarrilak 13, larunbata

11:00 Sareko ordezkarien lehen deklarazioak La Bolsan.

11:30 Mahai-ingurua La Bolsan. Partaideak: Herrialde Katalanetako David Fernandez, Kolonbiako Mario H. Calixto, Bake Bidea ekimeneko Anaiz Funosas eta Sareko bozeramaile Joseba Azkarraga, Pili Kaltzada moderatzailearekin batera.

12:30 Espetxean amarekin diren Xua, Haitz eta Izarrentzat Porrotxekin argazkia ateratzeko deialdia Bilboko Areatzan. Segidan, Porrotxen ikuskizuna.

13:30 Bertso saioa Areatzan, Oihana Bartra, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi eta Amets Arzallus bertsolariekin.

15:00 Kepa Junkera eta Sorginak Areatzan.

17:30 Manifestazioa Kasillatik "Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude. Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea" aldarripean.

Ondoren, Anita Parker eta Tximeletak Areatzan.

Oharra: Bilbora joateko autobus zerbitzua antolatu da Usurbildik. Izen ematea aurrez, ohiko tokietan.

Informazio gehiago: sare.eus

Antolatzailea: Sare.