"Gorputz ikusezinak ikusten. Moda, jabekuntza feministarako tresna" ikastaroa antolatu du Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak. Maddalen Adurizek emakumeei zuzenduta bideratuko dituen saioak, larunbatetan izango dira (urtarrilaren 13an eta 27an, otsailaren 10 eta 24an, martxoaren 10 eta 24an), 09:30-13:30 artean Potxoenean. "Ikastaroaren helburua da deseraikitzea moda eredu dominantea, emakumeok zapaltzen gaituena, ikusaraztea ikusezin egindako gorputzak eta baliatzea joskintza jabekuntza feministarako tresna gisa, gure gorputzak boteretu eta horietaz gozatzen ikasteko. Ikusarazi eta aldarrikatuko dugu gorputzen aniztasuna, ikasiko dugu patroiak egiten, gure gorputzei egokitzen zaizkienak. Gure sormena josi eta gorpuztuko dugu, eta moda jasangarria jantzi".
Doan izen emateko azken eguna duzue gaurkoa, urtarrilaren 11, Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailean, parekidetasuna@usurbil.eus helbidera idatzita edo 943 377 110 telefono zenbakira deituta. Usurbildarrek izango dute lehentasuna.
Bestalde, emozioak hizpide nagusi dituen emakumeei zuzendutako doako ahalduntze ikastaro berria abiatuko dute gaurtik hasita, urtarrilaren 11tik martxoaren 22ra arte, ostegunero 17:00-19:00 artean, Bake Epaitegi atzeko lokalean. Pepa Bojo psikologoak bideratuko du erdaraz izango den ikastaroa. Izen ematea itxita dago.
Psikomotrizitate ikastaroa Aginagan
San Praixku Guraso Elkarteak antolatuta gaur hasita, urtarrilaren 11tik martxoaren 22ra luzatuko da, Munia Larburu psikomotrizistak bideratuko duen ikastaroa. Hiruhileko osoko kuota 60 eurokoa izango da bazkide ez direnentzat, 45 eurokoa bazkide direnentzat. Bi talde aurreikusi dira:
-Ostegunetan, 17:00-18:00 artean HH 2-3 mailakoak.
-Ostegunetan, 18:00-19:00 artean, HH 4-5 mailakoak.
Izen emateko edo argibide gehiago jasotzeko: 636 531 650 (Ana).
KzGunera datozen ikastaroak
Urtarrilean arratsaldez (16:00-20:00) egongo da zabalik Usurbilgo KzGunea. Ikastarook aurreikusi dituzte asteotarako:
-Urtarrilak 17-26, 16:00-18:00 “Argazki ukitua GIMP erabiliz”.
-Urtarrilak 29-30, 16:00-18:00 "Argazkiak. Zure argazki guztiak antolatu edozein gailutik".
-Urtarrilak 29-30, 18:00-20:00 "Instagram".
-Urtarrilak 31, 16:00-18:00 "Ordainketak Interneten segurtasunez".
Informazio gehiago:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
Etumeta AEK euskaltegia (Mintzalagun argazkia)
Urrian hasi zuten 2017-18 ikasturtea, baina zabalik segitzen du matrikulazio epeak Etumeta AEK euskaltegian. Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… eskaintzen dute. Aukera zabala beraz. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
Kantu Taldeak ikasturte berria martxan
Azken asteotako etenaldiaren ostean, astelehen honetan, urtarrilaren 8an abiatu dute Kantu Taldekoek ikasturte berria. Gogoan izan, astelehenero biltzen dira 18:00-19:00 artean Udarregi Ikastolaren Agerialde eraikineko musika gelan. Adi bestalde, 2018ko lehen kantu-jira ordu aldaketarekin baitator. Urtarrilaren 27rako iragarri duten saioa eguerdiz ospatuko da, 12:00-14:00 artean Kaxkoan. Mikel Laboa plazatik abiatuko da kantu-jira.