2018ari begira 11.312.981 euro izango ditu Usurbilgo udalerriak gastuei aurre egin eta egitasmo ezberdinak gauzatzeko. Azken hamarkadan aurrekontu baxuena izan zuen 2013. urtearekin alderatuta (orduan, 10.033.478 euroko aurrekontuak) 1,2 milioi euro gehiago izango ditu udalerri honek aurtengoan.
2013arekin alderatuta, 2018rako ia bikoiztu egin du Udalak inbertsioetara bideraturiko dirutza. Aurten, 2 milioi euro gehiago batu zaizkie partida hauei. Nabarmentzekoa baita Zumarte Musika Eskola birgaitzeko lanak abiatuko direla aurten. Gogoan izan, 2 milioi euro bideratuko ditu Udalak egitasmo honetara. 10 urteetan ordaindu beharko duen kredituari aurre eginez ordainduko dira musika eskola handitu eta berritzeak eragingo dituen gastuak.
Inbertsio gehiago ere egingo ditu Udalak, diru-laguntzen aldeko apustua egitearekin batera. Herriko talde eta eragileen lana babesten segitzeko konpromiso irmoa izaten segitzen du. 2018ko datua horren adierazgarri; ia 800.000 euro banatuko ditu Udalak diru-laguntzetan.
2018ko UDAL AURREKONTUAK ZENBAKITAN
Jorratu duten bidea
-Azaroak 14: Usurbilgo Udaleko Ogasun Batzordean udal aurrekontuen zirriborroa aurkeztu eta aurrekontuok onartzeko egutegia adostu zuten. Udal taldeek ekarpenak egiteko epea zabaldu zuten.
-Azaroak 20-24: udal aurrekontuen zirriborroa aurkeztu eta herritarren ekarpenak jasotzeko bilera erronda egin zuten auzoka. Beste bi aurkezpen bilera udal langileekin.
-Azaroak 22: udal taldeen ekarpenak Ogasun Batzordean jaso zituzten.
-Abenduak 12: 2018rako udal aurrekontuak onartu zituen Ogasun Batzordeak.
-Abenduak 19: udalbatzarraren ezohiko osoko bilkuran hasieraz onartu zituzten 2018ko udal aurrekontuok.
Aurrekontuen bilakaera
2008: 12.925.163
2009: 13.200.000
2010: 13.042.840
2011: 13.903.890
2012: 10.982.729
2013: 10.033.478
2014: 10.360.521
2015: 10.482.470
2016: 10.705.129
2017: 11.057.464
2018: 11.312.981
Inbertsioen bilakaera
2013: 731.197
2014: 863.282
2015: 919.713
2016: 990.422
2017: 1.219.637
2018: 1.325.326 (+2 milioi euro Zumarte birgaitzeko)
2018, gastuen banaketa
Herri nortasuna indartu:
Partida: 1,2 milioi euro (aurrekontu osoaren %10,33).
Helburuak: euskara, kultura, aniztasuna, parekidetasuna, hezkuntza eta bizikidetza indartu.
Herri jasangarria eraiki:
Partida: 2,6 milioi euro (aurrekontu osoaren %23,28).
Helburuak: espazio publikoa irizpide jasangarrien arabera antolatzea. Hirigintza, ingurumen, zerbitzuak eta obrak daude partida honen baitan.
Ongizartea:
Partida: 2,4 milioi euro (aurrekontu osoaren %21,85).
Helburuak: usurbildar guztiei bizi kalitate hobea eskaintzea.
Udala herritarren zerbitzura:
Partida: 4,9 milioi euro (aurrekontu osoaren %43,33).
Helburuak: usurbildarrei kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzea. Udal aurrekontuen 3 eurotik bat pertsonalgo gastuetara bideratzen dute.
Naziogintza eta elkartasuna:
Partida: 136.000 euro.
Helburuak: Euskal Herriaren nazio eraikuntza sustatzen duten proiektuak laguntzea; Udalbiltza eta UEMA, garapen bidean dauden herrialdeak Euskal Fondoaren bidez.
Inbertsioak
Partida: 3,3 milioi euro.
Egitasmoak:
-Zumarte Musika Eskola berritzea: 2 milioi euro.
-Oiardo Kiroldegiko igerileku txikia irisgarri egin eta handitzea: 581.000 euro.
-Artzabalgo plaza berritzea: 150.000
-Hilerria hustu eta konpontzea: 83.000
-Zubietako Herri Batzarra: 70.000
-Errioa Bizi/Kale Irekiak egitasmoak: 50.000
-Usurbil 0.0: 20.000
-Agerreazpiko zubia: 130.342.
-Pikaola bereganatzea: 12.300
-Efizientzia energetikoa: 30.000
-Galtzaragainako plaza: 62.605
-Kalezarko horma: 38.000
-Erreka Txikiko parkea: 10.000
-Ur kontagailuak: 17.900
-Aginagako Eliza Zaharra: 4.500
-Santueneako egoitza: 3.000
-Aginagako erribera desjabetzea: 3.000
-Kale izendegia: 10.000
-Liburutegiko fondoak: 16.179
-Oiardoko teilatuaren inpermeabilizazioa: 11.000
-Eguneko Zentroa: 2.000
-Andatza gaina: 10.000
Bestelako inbertsioak: 10.500
Diru-laguntzak
Ia 800.000 euro banatuko ditu diru-laguntzetan Udalak, herri eragileen artean:
Kultura: 218.500
Euskara: 122.200
Aisialdia: 2.500
Kirolak: 100.400
Hezkuntza: 59.000
Ingurumena: 5.000
Nekazaritza: 34.500
Gizartekintza: 208.100
Tokiko garapena: 33.500