Txotx bolada berria festa giroan eta aurpegi ezagun ugariren artean abiatu dute ostegun iluntze honetan Saizar Sagardotegian. Guztien artean, sagardo berria dastatzen lehena, Vicente del Bosque izan da. Txotxetik jaurtitako lehen tragoa zuen edalontzia eskuartean altxa eta "hau da Usurbilgo Saizar sagardo berria!" esanez abiatu dute denboraldi berria.
Kepa Junkera eta Sorginak taldekoek girotu dute ekitaldia. Del Bosqueri eskaini diote aurreskua eta Andoni Egañak ere bertsoa bota dio, Julian Iantzik aurkeztu duen hitzorduan. Orduotan, afaltzen behar dute sagardotegira bertaratu diren aurpegi ezagun eta herritarrek.