"Ikimilikiliklik J.A. Artzeren unibertsoa" erakusketa asteotan Tolosan ikusgai

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 12a, 09:45

Joxan Artzek hamarkada luzez garatutako lan poetikoan bidaiatzeko aukera izan genuen 2016ko ekainean Potxoenean antolatu zen "Ikimilikiklik, Artzeren unibertsoa" erakusketari esker. Urtarrilaren 27ra arte bere lan oparoa ezagutzeko aukera duzue Tolosan.

Luze zabal hitz egin daiteke Joxan Artzeren unibertso poetikoaz. Bideo instalazio honetan ordea, iradokizunetan dago mezuaren indarra. Beraz, ahaztu ohiko erakusketaren mekanika. Bideo-instalazio honek bestelako kodeak jarraitzen ditu. Lau pantaila, pareta eta zorua ari dira solasean. Artze ari du ezker eskuin, Artze ari du goian behean. Era honetan, poetaren irudi poliedrikoa agertuko zaio begien aurrean bisitariari. Artzeren unibertsoaren erakusgarri.

Kanpai-hotsak urrunean, haizearen zurrunbiloa, hitzak hegan... Modu iradokitzailean abiatzen da Joxan Artzeren inguruko bideo instalazioa. Eta giro horretan jarraituko du amaierara arte. Konturatu orduko, bisitariak Joxan Artzeren unibertsoan murgilduta ikusiko du bere burua. 30 minutuko iraupena duen bideo-instalazio honetan, poetaren gako nagusiak topatuko dituzue. Eta Mikel Laboaren boza, eta Ez dok Amairuren garaia, eta Jexux anaia, eta garai bateko eta egungo Usurbil. Artze, goian behean.

ERAKUSKETA TOLOSAN

Epea: urtarrilaren 27ra arte.

Tokia: Tolosako Aranburu Jauregia.

Ekoizleak: San Telmo Museoa, EHUko Mikel Laboa Katedra eta Morgancrea.

Zuzendaritza: Alberto Lizarralde eta Carlos Rodriguez.

Jatorrizko ideia: Alberto Lizarralde.

https://twitter.com/santelmomuseoa/status/951856309955153920