Astebururako kirol agenda betea

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 12a, 07:27

Pilota, eskubaloia, mendi irteera, futbola eta arrauna, denetarik dugu asteburuko kirol agendan. 

Aulki mugikorreko distantzia luzeko Gipuzkoako arraun txapelketa

Larunbat honetarako iragarri dute aipatu kirol proba, urtarrilaren 13rako. Hondarribia, Ur Kirolak, San Juan, Orio edota Donostia taldeko arraunlariek parte hartuko dute. Parte hartzaileak eguerdiko 12:30etan abiatuko dira Aginagatik. Proba bi modalitate ezberdinetan jokatuko da:

-Saikola-Orio, 4 km, kadete eta jubenilak.

-Mapil-Orio, 6 km, absolutuen mailako partaideak eta jubenilak.

Pilota

Pilota partida ostiral iluntze honetan, urtarrilaren 12an, 20:00etan frontoian. Lehen mailako jubenilen arteko neurketa. Pagazpe 1 eta Oiarpe 2 lehiatuko dira. Ordu erdi lehenago, 19:30etan Pagazpe Elkarteak denboraldiko klubeko argazkia aterako du.

Futbola Haranen

Urtarrilak 13, larunbata

10:00 Alebin mutilak:

Udarregi 5B-Landaberri A

Udarregi 6A-Urnieta 6A

11:30 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Zarautz K.E. “B”

Urtarrilak 14, larunbata

12:00 Alebin mutilak 2006: Usurbil F.T.-Ostadar K.E.

Eskubaloia Kiroldegian

Urtarrilak 13, larunbata

09:30 Alebin neskak, Gipuzkoa:

Udarregi 5A-Langile A

Udarregi 5C-Udarregi 5B

10:45 Alebin neskak, Gipuzkoa:

Udarregi 6B-Langile B

Udarregi 6A-Andoain 6

12:00 Infantil mutilak, Gipuzkoa: Udarregi B-Egia 1

15:45 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Kukullaga

17:30 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Kukullaga

19:30 Senior mutilak, 1. nazionala: Usurbil K.E.-Uharte

Usurbil-Zumaia irteera

2018an Gipuzkoari bira eman asmo dio Andatza M.K.T.-k. Bira horren baitako lehen etapa antolatu dute igande honetarako, urtarrilaren 14rako. Usurbildik Zumaiara oinez joateko gonbita luzatu digute. Igande goizeko 08:00etan abiatuko dira Oiardo Kiroldegitik 29 kilometroko ibilbidean zehar egingo dute, norberak eraman beharko duen otordua. Itzulera trenez egingo dute. Gogoan izan, irteera hauetan parte hartzeko ezinbestekoa dela mendiko federatua eta aseguru txartela indarrean izatea. “Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa”.

Informazio gehiago:

andatza@hotmail.com 

andatzamendizale.info

Antolatzailea: Andatza M.K.T.