Euskal presoak euskal herriratzea eskatzeko manifestazioa deitu du larunbat honetarako Sarek Bilbon. Arratsaldean izango den manifestazioaren berri sare sozialen bidez zabaltzeko deia egin du Sarek. Sare sozialetan traola hauk baliatzea eskatu dute: #PrestGaude eta #Resolution.
17:30etan Kasillatik abiatuko den mobilizazioaren aurretik hainbat hitzordu deitu dituzte baita Bizkaiko hiriburuan, Sarek sare sozialen bidez zabaldu duen ondoko irudian ikus daitekeen moduan. Bilboko Areatzan egokitu duten karpa gunean, Porrotxekin amekin espetxean diren haurrei helaraziko zaien elkartasun argazki erraldoi bat atera dute. Izar, Haitz eta Xua usurbildarrarentzat, motxiladun umeek egin duten deialdian.
Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga presoen haurtxoak hilaren 19an beteko du urtea, sorterritik 600 kilometrora. Gurasoekin Valentziako Picassent espetxean da. Urtemuga honen harira, elkarretaratze berezia deitu du Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak, urtarrilaren 26rako 20:00etan Mikel Laboa plazan.
Euskal presoen hurbilketa abiatzear
Eguna azken orduko albiste batekin hasi dute Bilbon. Hain zuzen, bake artisauetako batek, Txetx Etcheverryk Radio Euskadin eskaini duen elkarrizketan, hurrengo asteotan estatu frantziarra euskal presoak Euskal Herritik gertuen dauden espetxeetara (Mont de Marsan eta Lannemezan espetxeetara) gerturatzen hasiko dela iragarri du.
Urtarrilak 13, larunbata
15:00 Kepa Junkera eta Sorginak Bilboko Areatzako karpan.
17:30 Manifestazioa Kasillatik "Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude. Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea" aldarripean.
19:45 Kontzertuak Areatzako karpan: Anita Parker eta Tximeleta.
Informazio gehiago: sare.eus
Antolatzailea: Sare.
https://twitter.com/sare_herritarra/status/952142991296286720
https://twitter.com/sare_herritarra/status/952150219059351552
https://twitter.com/sare_herritarra/status/952116888036835329
https://twitter.com/UrHanditan/status/951035525045129217