Urbil merkatalgunearen handitze eskaerari buruzko herri batzarra ostegunean

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 15a, 15:25

Urbilek aipatu merkatalgunearen azalera nabarmen handitzea eskatu dio Usurbilgo Udalari. Modu honetan inguruotan azalera handiko hainbat gune irekitzen edo handitzen ari direla jakinik, besteak beste, “Garberaren handitzea, Illunbe, Txingudin outlet erraldoi bat edota gure herritik gertu, berriki, Mercadona” eta testuinguru honetan, gai honen inguruan hausnartzeko beharra dela ikusita, EHBilduk bere oinarri sozialarekin elkartu nahi du.

Gai honi buruz jarduteko herri batzarra antolatu dute ostegun honetarako, urtarrilak 18, iluntzeko 19:00etan Potxoenean. “Parte hartu, garrantzitsua baita! Usurbil bizia nahi dugulako!”. Gai honi buruz Usurbilgo Udalak duen ikuspegia herritarrekin partekatu eta herritarren iritziak bildu nahi dira hitzorduan, Urbili erantzun bat eman aurretik.