Usurbildik hedatuko dira danbor hotsak Donostiara ostiralean

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 16a, 09:05

Donostia Egunari aurre hartuz, bezperan ospatuko dituzte Aginaga eta Zubietako Eskolek, baita Udarregi Ikastolak ere, ikasleen danborrada saioak. Urtarrilaren 20a, Donostia Eguna alegia larunbatez egokitu da aurtengoan. Ikasleak danborra jotzera bezperan, hilaren 19an, ostiralez plazaratuko dira. Udarregi Ikastolako HH eta LH-ko ikasleak orduotan:

Urtarrilak 19, ostirala

Udarregi Ikastolan:

15:45 HH-koen danborrada saioa Agerialden. Eguraldi txarra egingo balu, Agerialdeko patioko aterpean.

16:10 LH-koen danborrada saioa Agerialdean. Eguraldi txarra egingo balu, Agerialdeko sarrerako frontoi txikietan.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.

Tren zerbitzuak gauez, Donostiara joateko

Larunbateko Donostia Eguna dela eta, tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Euskotrenek ostiral gauez, Usurbildik Donostiarantz, orduotan: 23:54, 0:54, 1:54, 2:54, 3:54, 4:54, 5:54, 6:54. Donostiatik Usurbila itzultzeko 60 minuturo baita: 22:50, 23:50, 0:50, 1:50, 2:50, 3:50, 4:50, 5:50. 14 minutuko iraupena dute joan etorriok.

Tren zerbitzu bereziak izango dira baita, Lasarte-Hendaia artean, Donostia Egunaren harira. Ostiral gauez, 22:00-07:00 artean ordu erdiro egongo dira tren zerbitzuak Lasartetik hiribururantz. Amaratik Lasarterantz, 30 minuturo baita, 22:43-07:13 artean.

Zumaia-Donostia

Lasarte-Hendaia

Informazio gehiago:

944 333 333

euskotren.eus

Twitter: @euskotrenEJGV

Euskotrenen app ofiziala