Badator eguneroko jantziak erantzi eta mozorrotzeko garaia. Dakizuenez, otsailaren 10erako antolatzen ari garen Inauteri Festan, pertsona ospetsuez bete nahi dugu Usurbil. Hiru aste pasatxo baino ez dira geratzen kale giroa egun batez, itxuraldatzeko. Hasi prestatzen!
Hemen duzue jada, Inauteri Festaren harira, NOAUA! Kultur Elkarteak, Kantu Taldeak, Orbeldi Dantza Taldeak, Gaztelekuak, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak edota Bihurri ludotekak elkarlanean osatu dugun egitaraua. Dantzan hasiko ditugu inauteriak. Txaranga, kantu zale, nahiz erraldoi eta buruhandiekin batera kalean gora eta behera ibiliko gara otsailaren 10ean. Eta aurtengo berrikuntza; haurrentzako tailerrak antolatu dituzte Bihurri ludotekan. Segidan duzue, 2018ko Inauteri Festako egitaraua biltzen duen kartela.
Aurreko edizioetan...
Pertsona ospetsuen gaia, tabernetan jarritako zerrendetan nahiz email bidez egin dituzuen ekarpenen artean hautatu dugu. Azken urteotan behin baino gehiagotan proposatu izan da gai hau. Azken hamarkadari begira jartzen bagara, mozorrotzeko denetariko aitzakiak izan ditugu:
2018/2/10: pertsona ospetsuak.
2017: Ingurumena.
2016: lanbideak.
2015: ipuinak.
2014: Erdi Aroa.
2013: Musika.
2012: Mitologia.
2011: Itsasoa.
2010: Zirkoa.
2009: Olinpiar Jokoak.
2008: Xomorroak.
2007: Brasil.
2006: Marrazki bizidunak.
2005: Usurbil, Oesteko herri.
2004: Hollywood.
2003: Munduko kulturak.
2002: Extralurtarrak.
Girotzen hasteko, ekar dezagun gogora aurreko Inauteri Festa. Oroitzen duzue? 2017ko Inauteriak iruditan