Haimar Zubeldiaren omenaldi eguneko bideo berria kaleratu dute antolatzaileek

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 17a, 13:12

Merezitako herri omenaldi hunkigarria egin zitzaion Haimar Zubeldiari joan den azaroaren 18an. Egun haietan eginiko ekitaldiak bideoz grabatu zituen antolakuntzak, Haimar Zubeldia Taldeak. Asteazken honetan sare sozialen bidez, ospakizun egunak abiatzeko Andatzara bizikleta gainean egindako mendi bueltako irudiak argitaratu dituzte. Albiste honi atxikia doakizuen bideoa hain zuzen. "Azaroaren 18an Usurbilen Haimar Zubeldia omentzeko antolaturiko egunean burutu ziren ekimenetako lehena Andatza Mendira bizikleta ibilaldia izan zen. Goizeko 8:00etan Usurbilgo frontoian 80 txirrindulari baino gehiago elkartu ziren. Joakin Pagolaren grabaketa eta muntai lanak", berri eman dute aipatu taldetik.

Aurrez, beste bideo bat ere zabaldu zuten. Urdaiagako kirolariak maila profesionalean eginiko 20 urteko ibilbidea  jasotzen duena. "20 urte baino gehiago bizikletan izenburua duen bideoa. Azaroaren 18ko omenaldi ekitaldian eskainia ri buruzko elkarrizketa eta zorion mezuak jasotzen ditu. Mila esker parte hartu duzuenoi eta barkatu ahaztu edo iritsi ez garelako agertzen ez zaretenok", Haimar Zubeldia Taldearen esanetan. Hementxe duzue senide, koadrila edota bidelagun izan dituenen lekukotzez osaturiko ikus-entzunezko lana:

https://youtu.be/BbIqgyqpcho