Joxan Artzeri eskainia doakizue argitaratu berri dugun aste honetako NOAUA! aldizkaria, gehigarri berezi eta guzti. Urtarrilaren 12an bere heriotzaren berri izan genuenetik, hedabide nagusietan luze zabal aritu dira Joxan Artzeren balioaz eta bere unibertso poetikoaz.
Astekari honen baitan osatu dugun gehigarri berezian, bestelako erretratua osatu nahi izan dugu. Bereziki, herkide izan zituen hainbat lagunen hitzak bildu ditugu. Esteka honetan duzue irakurgai, urtarrilaren 19ko 725. zenbakidun NOAUA!: http://www.noaua.eus/wp-content/uploads/2018/01/725web.pdf
Hurrengo aldizkaria gogoan izan, urtarrilaren 26an plazaratuko dugu. Ordurako zorion agur edo oharrik baldin baduzue, urtarrilaren 21a baino lehen helarazi erredakzioa@noaua.eus helbidera, NOAUA!ren egoitzara ekarri edo deitu 943 360 321 telefono zenbakira.