Danbor hotsez giroturiko bazkalostea gaur, badator eta Donostia Eguna

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 19a, 07:39

Ohi bezala, Donostia Eguna bezpera honetan, gaur ospatuko dute Usurbilgo ikastetxeek. Udarregi Ikastolakoen kasuan, HH eta LH-ko ikasleak irtengo dira Agerialdeko patiora danborra jotzera. Eguraldi txarra bada, aipatu eraikineko aterpeak baliatuko dituzte danborrada saioak ospatu ahal izateko. Hitzordu hauei begira, ikasleei zuzenduriko zenbait ohar plazaratu dituzte ikastolatik. HH-koen gurasoei dagokienez, "egunean bertan, haurrak galtza bakeroekin edo urdinekin eta lepoko zapiarekin bidal itzazue". LH-koen kasuan, "gogoratu, ikasleek galtza bakeroa edo urdina, alkondara edo niki zuria eta laukidun lepokoa jantzi behar dituztela".

Urtarrilak 19, ostirala

Udarregi Ikastolan:

15:45 HH-koen danborrada saioa Agerialden. Eguraldi txarra egingo balu, Agerialdeko patioko aterpean.

16:10 LH-koen danborrada saioa Agerialdean. Eguraldi txarra egingo balu, Agerialdeko sarrerako frontoi txikietan.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.