Tren zerbitzu bereziak gauez eta geltoki aldaketak, Donostia Eguna dela eta

Noaua Aldizkaria 2018ko urtarrilaren 19a

Donostia Eguna dela eta, tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Euskotrenek ostiral gau honetan, Usurbildik Donostiarantz, orduotan: 23:54, 0:54, 1:54, 2:54, 3:54, 4:54, 5:54, 6:54. Donostiatik Usurbila itzultzeko 60 minuturo baita: 22:50, 23:50, 0:50, 1:50, 2:50, 3:50, 4:50, 5:50. 14 minutuko iraupena dute joan etorriok.

Tren zerbitzu bereziak izango dira baita, Lasarte-Hendaia artean, Donostia Egunaren harira. Ostiral gauez, 22:00-07:00 artean ordu erdiro egongo dira tren zerbitzuak Lasartetik hiribururantz. Amaratik Lasarterantz, 30 minuturo baita, 22:43-07:13 artean.

Zumaia-Donostia

Lasarte-Hendaia

Informazio gehiago:

944 333 333

euskotren.eus

Twitter: @euskotrenEJGV

Euskotrenen app ofiziala

Lurraldebus

Eguraldi txarrak oztopatzen ez badu behintzat, larunbat eguerdian ospatuko den haur danborradak Usurbil eta Donostia arteko autobus zerbitzuetan geltoki aldaketa eragingo du bestalde, 10:00-15:00 artean. "Askatasuna etorbidean dagoen geltokia Zubieta kalera" lekuz aldatuko dute, Lurraldebusetik ohartarazi dutenez.

Lasarte eta Donostia arteko autobus zerbitzuetan ere hainbat aldaketa iragarri dituzte 10:00-14:30 artean. Hemen dituzue: TSST . Ostiral gau honetarako ere autobus zerbitzua eskainiko dute Lasarte-Donostia artean. Hemen ordutegiak: TSST