Ostegunean zendu zen Jon Mugartegi bertsolari bizkaitarra. 1966an, Udarregiren omenezko kultur astean hartu zuen parte. Xalbador, Lazkao Txiki eta Uztapiderekin batera aritu zen kantari Usurbilen. Orduko hartan, Basarrik egin zituen gai-jartzaile lanak. Arturo Delgadoren argazki hau da saio haren lekuko.
Ezkerretik hasita, bigarrena da Mugartegi. Argazki honetan Joxan Artze ageri da. Basarri eta Uztapideren artean, ezkerreko eskua aho parean duela. Joxan Artze aritu zen antolatzaile lanetan.
Astebeteko epean, bi artista handi joan dira.
1960an, Bizkaiko txapeldun
Mugartegi (Berriatua, 1933-2018) zortzi aldiz iritsi zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera. 1960ko txapela berak irabazi zuen. 1964an eta 1966an txapeldun orde izan zen. Euskal Herriko Txapelketan, hirutan izan zen finalista Mugartegi: 1960an, 1965ean eta 1967an.
Argazkia: Arturo Delgado, Kutxa Fototeka.