Datorren kantu-jira prestatzeko azken entsegua gaur

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 22a, 10:15

Urteko lehen kantu-jira ate joka dugu jada. Larunbat honetan ospatuko da, urtarrilaren 27an, baina adi, ohi bezala iluntzean ez, eguerdi partean baizik. Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik. Bazkal ordura arte, kantuan girotuko digute Kaxkoa talde kideek, nahiz bilgunera batu nahi duten herritarrek. Kantu-liburuxka hartu eta kantura beraz!

Larunbateko saioa prestatzeko azken entsegua du gaurkoa Kantu Taldeak. Astero bezala, Udarregi Ikastolaren Agerialde eraikineko musika gelan bilduko dira astelehen honetan, 18:00-19:00 artean.