Udal diru-laguntzen inguruko Kultura Aholku Batzordea asteartean

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 22a, 10:19

Kultur talde, elkarte eta eragileentzako deialdi interesgarria. Kultura Aholku Batzarra deitu dute astearte honetarako, urtarrilaren 23rako, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. “Zirrara”, diru-laguntzen inpaktua neurtzeko metodologia baliatuta, Usurbilen gai honen bueltan egin den lanketaren emaitzak aurkeztuko dira saio horretan. Bestalde, kulturako diru-laguntza deialdiaren berri emango da, eta bertaratzen direnen ekarpenak bildu nahi dira.

KULTURA AHOLKU BATZORDEA

Eguna: urtarrilak 23, asteartea.

Ordua: 18:00.

Tokia: Potxoenea.

Nori zuzendua: herritar, kultur talde, elkarte eta eragileei.

Gai-zerrenda:

1. “Zirrara: Diru-laguntzen inpaktua neurtzeko metodologia” lanaren emaitzen aurkezpena.

2. Diru-laguntza deialdi berria.

3. Berri laburrak.

4. Ekarpen eta proposamenak.

Deitzailea: Kultura Aholku Batzarra.

Ia 800.000 euro diru-laguntzetan

Iazko otsaila hasieran egin zen kultur eragileen bilkuran aurkeztu zuten, hilabeteotan bideratu eta gauzatu duten "Zirrara: diru-laguntzen inpaktua neurtzeko metodologia" proiektua. Batzar horretan jorratuko duten beste gaiari, kulturako diru-laguntza deialdiari dagokionez esan, herriko talde, elkarte eta eragileen lana babesten segitzeko konpromiso irmoa izaten segitzen dutela Udalak. 

Horren adierazgarri, urte berri honi begira abenduaren 19an egin Usurbilgo Udaleko udalbatzak egin zuen ezohiko osoko bilkuran hasieraz onartu zituen udal aurrekontuak. Aurrekontu horien baitan zehaztua du EHBilduk, 2018an diru-laguntzetan banatu asmo duen euro kopurua. Guztira ia 800.000 euro bideratu nahi ditu, herriko taldeen lana indartu eta elkarlanean sakontzera: 

- Gizartekintza: 208.100 euro

- Kultura: 218.500 euro

- Euskara: 122.200 euro

- Kirola: 100.400 euro

- Hezkuntza: 59.000 euro

- Nekazaritza: 34.500 euro

- Tokiko garapena: 33.500 euro

- Ingurumena: 5.000 euro

- Aisialdia: 2.500 euro