Kontzertu iluntzea larunbatean, biziberritu nahi duten Aginagako Eliza Zaharrean

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 22a, 11:59

Aginagako gazteek kontzertu iluntzea antolatu dute larunbat honetarako, Eliza Zaharrean. Biltokiari erabilpen zabalagoa eman nahi diote, eta testuinguru horretan antolatu dute urtarrilaren 27ko hitzordua.

Gogoan izan, auzolanean eraberritu zuten aginagarrek, erabilera anitzekoa izatea nahi duten gunea. Eliza Zaharra berpizteko, urte amaieran toki honen inguruko liburuxka ere argitaratu zuten Aginagako gazteek. Bertan egoki asko azaltzen zutenez, “Eliza Zarraren historia eta ekitaldien gainbegiratu azkar bat egin nahi izan dugu. Etorkizunean ere, iraganean babestu dituen adina ekintza edota gehiagoren plaza izan dadin eta altxor honi merezitako garrantzia eman diezaiogun. Honenbestez, dei egiten diegu herritar zein kultur arloko edozein eragileri, beraien ekintzaren bat bertan burutu nahi izanez gero, gurekin harremanetan jartzera”.

Momentuz, esandakoa, kontzertu iluntzea antolatu dute larunbaterako taldeokin:

Urtarrilak 27, larunbata

19:00 Kontzertuak Aginagako Eliza Zaharrean: “1280 almas” (Kolonbiako taldea) eta Kezka (Usurbilgo taldea).

Sarrera: 5 euro.

Informazio gehiago:

Facebook: Aginagako Jaiak

Instagram: Aginagako Jaiak

E-posta: aginagaherria@gmail.com

Antolatzailea: Eliza Zarra.