"Girlhood", urtarrilaren 26ko "Ostiraletako zine" zikloan

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 23a, 09:09

Ikasturte amaierako bidaiako gastuei aurre egiteko Udarregi Ikastolako DBH4-ko ikasleek azarotik martxora abian duten "ostiraletako zinea" zikloaren baitan, hurrengo proiekzioa ostiral honetan, urtarrilaren 26an izango da. "Girlhood" filma eskainiko dute. Ohi bezala, jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin:

Eguna: urtarrilak 26, ostirala.

Ordua: 19:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Sinopsia: "Marieme familia-inguruneak, kale itsu batera daraman eskola-ibilbideak eta auzoko mutilen legeak zapalduta bizi da, baina hiru neska askatasunzale ezagutzean, bizimodu berri bat hasiko du. Izena eta janzkera aldatu eta ikastetxea utziko du bandan onar dezaten, askatasunerako bidea izango den itxaropenarekin".

Sarrerak: egunean bertan 2 €.

Jatorrizko hizkuntza: frantsesa.

Azpitituluak: Euskaraz.

Iraupena: 112 min.

Urtea: 2014. 

Gaia: Parisko auzo pobreetan gaztea, emakumea eta beltza izatearen patua.

Antolatzailea: Udarregi Ikastolako DBH4-ko gazteak.

Laguntzailea: Usurbilgo Udala.