Zubietako Euskal Inauteriak prestatzeko entsegu saioak deitu dituzte

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 23a, 09:36

Azken urteotan bezala, aurtengoan ere Euskal Inauteriak ospatuko dituzte zubietarrek lasartearrekin batera otsailaren 3an. “Azken urteotan bezala Zubietako Lasarteko plazara joango gara dantzan arratsalde pasa”, iragarri dute. Ibilbide horretan zehar egingo dituzten lauzpabost dantza errepasatzeko bi entsegu saio irekietan parte hartzera deitzen dute. “Hasi prestatzen Txantxo jantzia eta apuntatu agendan entsegu saio egunak. Zubietatik talde ederra osatu baietz! Gonbita zabalik nahi duen herritar ororentzat”. Hemen dituzue entsegu saio egunak:

-Urtarrilak 30, asteartea: 18:00-19:00 Zubietako Kaxkapen.

-Otsailak 2, ostirala: 19:00-20:00 Zubietako Kaxkapen.

Otsailak 3, larunbata

11:00-13:00 Sagardotegi kaletik abiatuta, elkarteetan zehar PUSKA BILA.

16:30 Zubietako plazan ekitaldia. 

16:45  Zubietatik Okendora KALEJIRA.

17:00 Lasartearren HARRERA: Lasarte Oriatarrak Zubietarrei gonbidapen dantza eta zubietarren erantzuna.

17:15 Zubietarrek eta lasarte-oriatarren SENIDETZE DANTZALDIA.

17:30 Kalejira herritik.

19:00 Erromeria eta suaren ekitaldi berritua.

Amaitzeko, txokolatada goxoa plazan.

Antolatzaileak: Zubietako herria eta Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkartea.

Iazko edizioa iruditan: 2017ko Zubietako Euskal Inauteriak