Agerreazpiko udal baratzak esleitzera doa Usurbilgo Udala

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 24a, 10:56

Interesdunek eskaerak udaletxean aurkezteko 20 egun naturaleko epea izango dute. Agerreazpiko baratzok zozketa publiko bidez esleituko ditu Usurbilgo Udalak 5 urterako. Deialdi honen oinarriak asteazken honetako, urtarrilaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak dakartza. Honatx xehetasun gehiago:

Helburua

"Agerreazpi eta Olarrondozar baserri ondoan, S-6 Agerreazpi sektoreko EKP 1/1 ekipamenduan, udal bara­tzen kon­tze­sioa ematea. Kon­tze­siodunei, soilik beraiei, baimena emango zaie par­tzela horiek erabili eta ustia­tzeko, beti ere Usurbilgo udal bara­tzeen emakida eta erabilera arau­tzeko erregelamenduaren arabera".

Lehiatzaileak

"Lehia­tzaileek Usurbilgo udal bara­tzeen emakida eta erabilera arau­tzeko erreglamenduan ezarritako baldin­tzak bete beharko dituzte. Lehiaketan usurbildarrak izan eta jarduteko gaitasun osoa duten pertsonak aurkeztu ahal izango dira (urritasun psikikoa duten per­tso­nen kasuan, zain­tzailea beharrezkoa izango da) eta ­gutxienez 18 urte izan beharko dituzte eskaera egiteko. Ondorio horietarako, Usurbilgo bizilagunak izango dira, eskaera egiten dutenean Usurbilen erroldatuta daudenak".

Aprobetxamendu epea

"Aprobe­txa­menduak gehienez ere 5 urtez luzatu ahal izango dira, behin betiko adjudikazioaren hurrengo egunetik konta­tzen hasita. Agiri honetan arau­tzen diren Agerrezpiko udal bara­tzak bertan desagertu edo leku aldatuko balira, emakidako titularrek lehentasunezko eskubidea izango dute beste udal bara­tzeen emakida prozesuetan".

Udal baratzeen partzelak

"Emakida par­tze­lak 30 m²ko 36 par­tzela (25 zbk. tik 60-ra) eta 60 m²ko 24 par­tzela (1 zbk. tik – 24-ra) izango dira".

Partzelen esleipena

Zozketa publiko bidez, hurrengo prozedura jarraikiz:

a) Prozesuan parte har­tzeko, ezinbestean eskaera Usurbilgo Udalean aurkeztu beharko da.

b) Eskaeren artean lehentasun taldea osatuko dute langabetuak, jubilatuak, pen­tsiodunak, gazteak (gehienez ere 25 urte), familia ugariak, emakumeak eta udal bara­tze­tako konposta­tze komunitarioko arduradunak. Lehen zozketa, lehentasun talde batean dagoenen artean izango da. Ondoren, par­tze­larik eslei­tzeko balego, gainon­tzeko eska­tzaileen arteko zozketa izango da.

c) Zozketa egindakoan, esleipendunak lehendik udal bara­tzeen erabil­tzaileak badira, aurretik lan­tzen duen udal bara­tza esleituko zaio, azalera bereko bara­tza eska­tzen badu.   

Behin udal baratz hauek esleituta, gainon­tzeko esleipendun berrien kasuan, hurrengo prozedura jarraituko da. 60 m²ko eska­tzaileak 1 par­tze­latik hasi eta goruntz libre dauden 24. par­tze­lara arte esleituko da. 30 m²ko eska­tzaileak 25 par­tze­latik hasi eta goruntz libre dauden 60. par­tze­lara arteraino esleituko dira.

Eskaeren aurkezpena

Usurbilgo Udalean aurkeztu beharko dira eskaerak, urtarrilaren 24tik zenbatzen hasita, 20 egun naturaleko epean. "Eskaerak aurkezteko azken eguna larunbata edo egun baliogabea izanez gero, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epea".

Prozedura

-Interesdunen eskaera aurkezpena, urtarrilaren 24tik zenbatzen hasita 20 egun naturaleko epean.

-Eskaerak aztertuta, Udalak onartu eta bazterturikoen behin behineko zerrendak argitaratuko ditu. Alegazioak aurkezteko 10 egun izango dira.

-Alegazioak aztertu eta erantzun ostean, Udalak onartu eta bazterturikoen behin betiko zerrendak argitaratuko ditu. Bertan, partzelak esleitzeko zozketa publikoa egiteko hitzordua finkatuko da.

-Zozketan, partzelak behin behinean esleituko dira. Partzelarik eskuratzen ez duten eskatzaileekin itxaron zerrenda osatuko da.

-Behin behineko zerrendak argitaratuko ditu Udalak.

-"Udalak behin behinekoz adjudikatu zaien per­tso­nek agiri honetan eta Usurbilgo udal bara­tzeen emakida eta erabilera arau­tzeko erregelamendua bete­tzen duela ziurtatuko du. Horrela izanez gero, Udalak behin betiko esleituko ditu par­tze­lak. Egiaztapenean, behin betiko esleipena ezinezkoa dela ikusiz gero, itxa­ron zerrendan lehenengo dagoen per­tso­nari eta baldin­tza guztiak bete­tzen dituenari esleituko zaio".             

-Partzela bat, esleipen epea amaitzeagatik ez denean hutsik geratzen bada, itxaron zerrendan lehenengo dagoen pertsonak ordezkatuko du. Kasu horretan, esleipen epea, 5 urte betetzeko falta dena izango da. 

Partzela eskuratzen dutenek...

-Eskuratu baino lehen, erabiltzaile berria izanez gero, Udalak eta Ekoguneak antolaturiko nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroa egin beharko da, "partzelak era egokian ustiatuko direla bermatzeko".

-Agerreazpiko udal baratzeen elkartean parte hartu beharko da.

-Erabilera kanona, urtero ordenantza fiskaletan jasotakoa izango da.

-"Kon­tze­siodunak Usurbilgo udal bara­tzeen emakida eta erabilera arau­tzeko erregelamenduan eta Agerreazpiko udal bara­tzen adjudikazio baldin­tze­tan ezarritakoa bete beharko du".