Beharrezko gutxieneko laguntza bildu duten arren, kide gehiago behar ditu Hitzartuk

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 24a, 14:00

Azken txanpa honetan izan diren diru ekarpenei esker, lortu dute. Hitzartu eskuhartze prozesua abiatzeko beharrezkoa zuen gutxieneko laguntza jaso duela berri eman dute asteazken honetan, ekimen honen sustatzaileek sare sozialen bidez. "HITZARTU abiatzeko jarri genuen gutxieneko langa gainditu dugu: 10.976€ ditu HITZARTUk orain, crowdfunding eta kontu korronte bidez jasotakoak. Eskerrik asko!", adierazi dute.

Halere parte hartze prozesua finantzatzen segitzeko deia egiten dute, gogoraratzen dutenez, 80.000 euro beharrezkoak baitira prozesua bere osotasunean garatu ahal izateko. "Oraindik gutxi gara. Egin zaitez , adostasuna eta demokrazia sendoago baten alde!".

Helbide honetan, itsulapikoa.eus atarian sartuta egin ditzakezue 5, 10, 20 edota 50 eurotik gorako diru ekarpenak. Zuen diru ekarpenak bide honetatik ere egin ditzakezue:

ES05 3035 0140 33 1400031124 

Gipuzkoan hondakinen kudeaketarekin dugun arazoaren konponbiderantz eramango gaituen prozesua diruz laguntzearen truke, Hitzartukide bihurtuko gara. Batetik abiatzear den prozesuan parte hartu eta antolatuko diren tailerretan lehentasuna izateko aukera eskuratuko da. Honez gain, baita "2018an HITZARTU KULTURALA auzolanean eskainiko diren ekimenetara dohainik gozatzeko aukera" ere.

Bildutako laguntzarekin ekintzok finantzatu nahi dira:

1-Diru-bilketarako kanpaina (Egin Hitzartukide).

2-Parte hartze prozesuaren dinamizazioa, EHUko Parte Hartuz ikerketa-taldeak diseinatua.

3-Gizarte-mahaiaren eta mahai teknikoaren dinamizazioa.

4-Deliberamendu-prozesua.

5-GHKPI 2017-2030 plana idaztea.

6-Hondakin-kudeaketarekin loturiko politikan parte hartzeko eskubidearen defentsa juridikoa, auzitegien eta Europako Batasuneko erakundeen aurrean.

https://twitter.com/Hitzartukide/status/942772259206434816

https://twitter.com/Hitzartukide/status/956140006271221760

https://twitter.com/Hitzartukide/status/956137238093553664

https://twitter.com/Hitzartukide/status/956137236168396802

 

Informazio gehiago:

hitzartu.eus

hitzartu@hitzartu.eus

Twitter: @Hitzartukide

Facebook: Hitzartukide